Itxi

Erabiltzaileen eskakizunak

Google Buzz birdiseinatu dute pribatutasunari buruzko kexengatik

Erredakzioa

Interneteko bilatzaileak bere erreminta sozial berria aldatu du, izan ere, erabiltzaileek pribatutasunari buruzko kexa asko aurkeztu zituzten.

Todd Jackson Google Buzzeko arduradunak konpainiak emailean edo chatean gehien erabilitako kontaktuekin zerrenda egiteko aplikazioa desaktibatuko duela adierazi du. Aldaketak datozen egunetan egingo dira.

Googleren ezaugarri hori oso kritikatua izan zen erabiltzaileen helbide elektronikoa ezagutzera emateagatik. Horrez gain, internautek ez zuten gustuko lagunen zerrenda gehien erabiltzen ziren helbide elektronikoekin osatzea. Orain, Google Buzzek bakoitzak nahi dituen kontaktuak gehitzeko aukera emango du.

Gmailen sare sozial berriaren korreo zerbitzua irekitzerakoan konektatzeagatik ere kritikatua izan zen. Hemendik aurrera, konpainiak adierazi duenez, internautak konektatzeko edo itzalita uzteko aukera du.

Picasa argazki albumetara eta Google Readerren elementuetara konektatzea ere erabiltzaileak hautatuko du.

Albisteak (2)