Internet erabiltzeagatik
Bilatzaileei kobratzea "aukera bat" dela esan du Sebastianek
Erredakzioa
Modu honetan, ministroak bere jarrera azaldu du, otsailaren 5ean Cesar Alierta Telefonicako presidenteak egindako hitzen aurrean.
Miguel Sebastian Industria ministroaren ustez, Telefonica bezalako operadoreek Interneteko bilatzaileei kobratzen hastea "kontutan izan behar dugun aukera bat" da.
"Eztabaidatu eta kontuan izan behar dugun aukera da", esan du Sebastianek Bartzelonan, Mobile World Congress biltzarrean.
Modu honetan, ministroak bere jarrera azaldu du, otsailaren 5ean Cesar Alierta Telefonicako presidenteak egindako hitzen aurrean.
Aliertak bilatzaileei ohartarazi zien Bilbon sarea erabiltzeagatik kobratuko diela; eitb.com-ek adierazpena jaso zuen bideo batean eta, hala, bere hitzak zabaldu zituen munduko txoko guztietara.
Zazpi minututan zehar, Telefonicako presidenteak Interneteko bilatzaileek "ezer ordaindu gabe" euren sarea erabiltzen dutela adierazi zuen. Aliertaren esanetan, "hori ezin da horrela jarraitu", "hori aldatuko da". "Inteligentzia sarean dago eta sareak gureak dira" hitzak ere esan zituen.