Joaneko neurketak
Txapeldunen Liga: Gaur, final-zortzirenetako joaneko partidak
Erredakzioa
Pellegriniren Real Madrilek Olinpique Lyoni egingo dio bisita eta Milanek eta Manchesterrek partida zirraragarria jokatuko dute San Siron.
Astearte honetan hasiko dira Txapeldunen Ligako final-zortzirenak Olinpique Lyon-Real Madril eta Milan-Manchester United partidekin (20:45).
Manuel Pellegriniren Real Madrilek azterketa gogorra izango du sasoi onenean ez den Lyonen kontra. Frantziarrek ez dute txapelketa honetan madrildarren kontra porrotik jaso. Nortasunaren bila ari dira bi taldeak, baina helburua emaitza ona eskuratzea da.
Ustezko hamaikakoa:
Lyon: Lloris; Reveillere, Cris, Boumsong, Cissokho; Toulalan, Makoun edo Gonalons; Kallstrom; Delgado, Lisandro, Govou edo Bastos
Real Madril: Casillas; Arbeloa, Sergio Ramos, Albiol, Marcelo; Lass Diarra, Xabi Alonso, Granero; Kaka; Higuain eta Cristiano Ronaldo
Epailea: Atkinson (ING)
Ordua: 20.45
Futbol-zelaia: Gerland.
Milanek eta Manchesterrek Championseko kanporaketako partida zirraragarrienetako bat jokatuko dute San Siroco futbol-zelaian eta begirada guztiak David Beckhamen jarrita egongo dira. Orain Italiako taldean da, baina Manchesterren hazi zen.
Ustezko hamaikakoak:
Milan: Dida; Abate, Bonera, Nesta, Antonini; Gattuso, Pirlo, Ambrosini; Ronaldinho, Pato yetaHuntelaar.
Manchester United: Van der Sar; Brown, Evans, Ferdinand, Evra; Valencia, Fletcher, Carrick, Nani; Rooney eta Berbatov.
Epailea: Olegario Benquerena (POR).
Futbol-zelaia: San Siro.
Asteazkenean Oporto-Arsenal eta Bayern-Fiorentina partidak jokatuko dira.