Lan istripua
24 urteko langile bat hil da Laudion, pieza bat gainean erorita
Erredakzioa
Gaztea Tubacex enpresako behin-behineko langilea zen. Lankideek lan egiteari utzi zioten eguerdian, eta lanuztearekin jarraituko dute asteartera arte.
Ugaoko langile (24 urtekoa) bat hil zen atzo eguerdian Laudion (Araban), Ertzaintzak jakinarazi duenez. Antza, pieza handi bat gainean erori zitzaion eta, ondorioz, hil egin zen.
Lan istripua eguerdiko 12:10etan gertatu da patroi hodi bat (tutu-formako lau metroko luzera eta 22 zentimetroko diametroa duen egitura) gainean erori zaionean. Anbulantziak berehala heldu baziren ere, langilea hilda zegoen.
Gorpua Gasteizko Auzitegi Medikura eraman zuten, autopsia egiteko.
Istripuaren nondik norakoak argitzeko ikerketa hasi du Osalanek.
Gaztea Tubacex enpresako behin-behineko langilea zen. Lankideek lan egiteari utzi zioten eguerdian, eta lanuztearekin jarraituko dute asteartera arte.&' || 'nbsp;Era berean, gaur egingo dute elkarretaratzea langileek Laudioko enpresaren aurrean.