Itxi

Apiriletik aurrera

Naval ontziolako zuzendaritzak lan-erregulazioa aurkeztuko du

Redacción

Sindikatuei jakinarazi die apiriletik aurrera eta urtebetean langileen % 58ri eragingo diela lan-erregulazioak.

Navalek dituen 420 langileen gehiengoari eragingo dien lan-erregulazioko plana aurkeztu dio Sestaoko Navaleko zuzendaritzak Enpresa Batzordeari. Sindikatuei jakinarazi die apiriletik aurrera eta urtebetean langileen % 58ri eragingo diela lan-erregulazioak.

Zuzendaritzak negoziatu egin nahi du orain sindikatuekin langileak ahalik eta kalte gutxien jaso dezaten.

Naval punta-puntako teknologia duten ontziak egiten espezializatu zen. Hala ere, finantzabide falta, lan karga handitzeko saiakera antzuak eta sektoreko beste enpresekin lehiatzeko zailtasunak izan ditu.

Navaleko eta enpresa laguntzaileetako langileen lanpostuak bermatzeko eskatu dio CCOO sindikatuko Industria Federazioak Construcciones Navales del Norteri (CNN), Sestaoko ontziolaren jabeari.

Baldintzak negoziatu aurretik, lan egonkorra babesteko bermeak jarri behar ditu mahai gainean enpresak, esan du sindikatuak.

"Lan-karga agortu izana ez da Navaleko edo inguruko enpresa laguntzaileen langileen errua. 2006an Izar pribatu bihurtu zutenetik, "langileak ontziolaren lehiakortasuna hobetzen saiatu direla" esan dute.

Bideoak (1)