Itxi

Iruzkina

Gadafik aurre egin dio Europari

Jesus Torquemada

Libiako presidenteak herrialdean sartzeko baimena ukatuko die Europako herritar guztiei.

Muammar El Gadafi Libiako presidenteak beste golpe bat eman du.

Europako herritarrei ez die Libiara sartzen utziko. Neurriak Europako 29 herrialderi eragingo die, hain zuzen ere Schengeneko akordioa sinatu zuten herrialdeei.

Herrialde hauetan askatasun osoz ibil daiteke, ez dago kontrolik mugetan. Europar Batasuneko herrialde guztiak daude bertan, Britainia Handia eta Irlanda, Norvegia, Islandia eta Suitza izan ezik.

Paradoxikoa bada ere, Europako herritarrei eragiten die debekuak, baina hori guztia, Libiak Suitzarekin duen arazo baten ondorio da.

Duela urte eta erdi, Gadafiren seme bat Genevako hotel batean atxilotu zuten, bi langilek tratu txarrak salatu ondoren. Gadafiren arabera, bere semea oso gaizki hartu zuten , eta ordainetan Suitzako bi negozio gizon espetxean sartu zituen Tripolin.

Duela egun batzuk, Suitzak 180 libiarren izenak jasotzen dituen ''zerrenda beltz'' bat kaleratu zuen. Pertsona horiek ezin dute Suitzan sartu. Honi erantzunez, Libiak herritar europarrei bisadoak ukatu dizkie.