Itxi

Georgian

Obamak bi erreaktore nuklear egiteko diru-laguntzak emango ditu

Erredakzioa

Guztira, 8.000 milioi dolar emango ditu Gobernuak. Azken hiru hamarkadetan eraikitzen diren lehenengoak izango dira.

AEBetako Gobernuak lurraren berotzea eragiten duten gasak gutxitzeko energia nuklearra erabiltzea erabaki du. Bi erreaktore nuklear egiteko 8.000 milioi dolar eman ditu. Erreaktore berriak Georgiako Estatuan eraikiko dituzte.

1979. urtetik ez ziren zentral nuklear berriak eraikitzen AEBetan. Antza denez, 2014 eta 2016 urteetan hasiko dira lanean. Energia nuklearrari buruzko eztabaida piztuko duen erabakia izango da hau; izan ere, nazioarteak gas jario kutsakorrak nola gutxitzea aztertzen ari da, klima-aldaketari aurre egiteko, besteak bete.

Obama energia nuklearraren aldekoa izan da betidanik, eta AEBetako Gobernua horren aldeko pausuak ematen hasi da bi erreaktore horien eraikuntzarekin. Georgian egingo dituzte eta Estatu horretan gas kutsakorrak murrizten laguntzen duten enpresei diru-laguntzak emango dizkiete.

Pensilvaniako Estatuan izandako istripu nuklearretik ez ziren zentral nuklearrik egiten AEBetan, hau da, orain dela hiru hamarkada ez dela zentral berririk sustatzen. Dena den, Pensilvaniako istripu horretan, gizartearengan eraginik ez zela egon egiaztatu zuten, baina AEBetako administrazio ezberdinek ez dute gogoko izan energia nuklearra sustatzea.

Egun 100 erreaktore nuklear inguru daude AEBetan. Legeak 40 urteko lizentziak ematen ditu, baina zentral gehienak 20 urteko baimen osagarriekin lanean ari dira.