Itxi

EAEko Auzitegi Nagusia

EAEANk euskal fiskalitatearen aurkako hiru helegite onartu ditu

Erredakzioa

Helegiteok Errioxako Gobernuak aurkeztu zituen, "euskal Kontzertuaren abusuen aurka" egiteko eta "Errioxako interesak" defendatzeko.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek onartutako zerga kenkari berrien aurka Errioxako Gobernuak aurkeztutako hiru helegite izapidetzea onartu egin du EAEko Auzitegi Nagusiak.

Hain zuzen ere, hiru foru arauk Elkarteen Gaineko Zergan aurreikusita dauden dedukzio batzuei buruz dituzten xedapenen aurka egin zuen Errioxako Gobernuak.

Logroñoko Exekutiboaren esanetan, helegite hauek aurkeztuz "eutsi" egin diote "euskal Kontzertuaren abusuen aurka" eta "Errioxako interesen defentsan" azken urteetan "auzitegietan" izandako politikari.