Erreakzioak
Barreda, EAri: "Euren ardura izango da alderdia enkantean jartzea"
Erredakzioa
ETBn izan da EAEko PPko bozeramailea ezker abertzalearen manifestari buruz hitz egiten; Barredaren hitzetan, "udal hauteskundeetan egoteko saiakera da dokumentu hori".
Leopoldo Barredak EAri ohartarazi dionez, bere erantzukizunpean jarriko du enkantean bere izena demokratak ez direnak erabili dezaten. Atzo ezker abertzaleak bitarteko politiko hutsen aldeko apustua egiten duen manifestua aurkeztu zuen eta gaur ETBn izan da EAEko PPko bozeramailea manifestu horri erantzuteko.
Barredaren hitzetan, "udal hauteskundeetan egoteko saiakera da dokumentu hori". Bere ustez, testuan ez dute ETA gaitzesten, ezta aipatzen ere, "eztabaidatzen ari garena horrekin lotura ez balu bezala".
Hori dela eta, "mundu horrentzat iragazki izan daitezkeen zerrendak sahiesteko prest egon daitezela" eskatu die Gobernuari, Fiskaltzari eta Estatuko Abokatuei.