Amorebieta-Etxanon
Euskadiko kros txapelketa: Ivan Fernández eta Petite, txapeldun
K.I.
Erredakzioa
Jauregibarriako zelaietan egin zen proba, oso gogorra suertatu zen. ibilbideak berez duen gogortasunari gehitu zitzaizkion hotza, haizea, eta hezetasuna.
Amorebieta-Etxanon burutu ziren Euskadiko kros txapelketak. Bi txapeldunak, Ivan Fernandez eta Cristina Petite izan ziren.
Jauregibarriako zelaietan egin zen proba, oso gogorra suertatu zen. ibilbideak berez duen gogortasunari gehitu zitzaizkion hotza, haizea, eta hezetasuna.
Ivan Fernandez arabarra izan zen azkarrena gizonezkoetan, soilik 3 segunduko tartearekin irabazi zuen, lasterketaren azken zatian gauzaturiko tartea izan zelarik. Emakumezkoen lasterketa Vanesa Pacha nafarra eta Cristina Petiteren arteko borroka izan zen. Lasterketa bera Pachak irabazi zuen, baina Euskadiko txapeldun Petite izan zen.
SAILKAPENA GIZONEZKOAK
1 IVAN FERNANDEZ ANAYA 39.39
2 EL MANAIA ABDELILAH 39.42
3 ANTONIO ECHEVERRIA SERRANO 40.04
4 EÑAUT INSAUSTI GONZALEZ 40.14
5 IMANOL CRUZ MATEOS 40.24
6 AINGERU GUTIERREZ-CABELLO 40.26
7 GONTZAL SANZ URIBE-ETXEBARRIA 40.43
8 DAVID GARCIA GIL 40.48
9 ASIER CUEVAS ETTCHETO 41.07
10 JOSE A. BLANCO MINAYA 41.26
SAILKAPENA EMAKUMEZKOAK
1 VANESA PACHA URTEAGA 28.57
2 MARIA CRISTINA PETITE LEON 29.02
3 AINHOA SANZ RODRIGUEZ 29.12
4 IRAIA GARCIA ETXEBARRIA 29.28
5 APARECIDA AUGUSTO MENDES 29.39
6 MAITANE MELERO LACASIA 30.03
7 BELIT SOLAR TEMPRANO 30.19
8 NEREA ABREGO ANTIA 30.22
9 PILI BODEGAS PRIETO 30.29
10 MAITE ARRAIZA ARAMENDIA 30.33
Klubei dagokionez, La Blanca-Ayuntamiento de Vitoria nagusitu zen gizonezkoetan, eta Santutxu-Ercoreca Bilbao emakumezkoetan. Junior mailan Unai Cobos gipuzkoarra eta Laudio taldeko Onditz Ituber suertatu ziren txapeldun.