Itxi

PSEren balorazioa

Pastor: "Hitzetatik ekintzetara igaro behar da"

Erredakzioa

PSEren bozeramailearen hitzetan, ezker abertzalearen agiria "erretorika hutsa" da. EAri buruz, "euskal politikan zertara jokatu nahi duen" argitu beharko duela esan du Pastorrek.

Euskadiko sozialistek ez dute berritzailea jo ezker abertzalearen proposamena. Jose Antonio Pastorrek, PSEko bozeramaileak "hitzetatik ekintzetara igarotzeko azken pausoa falta" dela azpimarratu du, eta atzo argitaratutako agiria "erretorika hutsa" dela esan du.

Bere alderdiak "gauza handirik" espero ez duela baieztatu du Pastorrek, eta "mundu horrek azken pauso hori ematen duenean, balorazio unea izango" dela zehaztu du.

"Betiko bera da, baina beste hitz batzuekin" adierazi du Pastorrek. Gainera, "ETAtik bereizten direnen barne gatazkak euskal politikaren ardatz izateari utzi" diotelako pozik agertu da.

PSEko bozeramaileak azpimarratu duenez, "ETAren inguru politikoa behin eta berriz saiatu arren, ez dute Gobernu honen aldaketa politikoa geldituko".

Pastorrek, azkenik, EAri ohartarazi dio "euskal politikan zertara jokatu nahi duten" esan beharko duela.

Albisteak (2)