Itxi

Adolfo "Txiki" Muñoz

"Zapaterok pentsioak pribatizatu nahi ditu"

O.Y.

Euskadi Irratia

ELAko idazkari nagusiak uste du ezker abertzalearen agiria positiboa dela, hausnarketa politiko soila delako

Langileen baldintzak ikusita oso kezkatuta dago ELAko idazkari nagusia. Gertatzen ari dena oso larria dela uste du, enplegua desagertzen ari eta patronala nahi duela lortzen ari delako. "Albiste Faktoria"n egin dioten elkarrizketan, Adolfo Muñoz-ek esan du patronala posizio pribilejiatuan dagoela. "Zapatero presidenteak malgutasun osoa eman dio patronalari nahi duena egiteko langileekin eta oso kekzatuta gaude".

Euskal Herrian beste lekuetan baino lanpostu gehiago suntsitzen ari dela uste du eta lan erreformak prekarietate hori areagotzea espero du. Larria erretiroarekin gertatzen ari dena da: "Zapaterok pentsioak pribatizatu nahi ditu. Ikusten badugu ze pozik zeuden Botin eta patronala, argi dago pentsioak pribatizatu nahi ditzutela. Eta langileok galduko dugu".

Martxoaren 2, 8 eta 27an mobilizazioak egingo dituzte eta hortik aurrera ez dute ezer baztertzen. Baina, Adolfo Muñoz-ek ez du posible ikusten CCOO eta UGTrekin ezer egitea. "Haiek elkarrizketa soziala deitzen dutena, kutxa handi bat da. Kanpotik polita baina, barruan ez dago ezer". Are gehiago, bi sindikatu horieki leporatu die erretiro adinaren luzatzeko proiektua aurketekoa zela bazekitela baina, itxurak egin zituztela. "Zapaterorekin harridura aurpegia jartzea adostu zuten".

Muñoz-ek erantsi du Espainiako sindikalismoak lehenago erreakzionatu behar zuela. "Guk greba orokorra egin genuenean bagenekien erreformak zetozela. Eta orain frogatu da".

POLITIKA LOTSAGARRI

Politika "irudi lotsagarria" bihurtu dela uste du. "Gero eta gehiago da irudia, propagandaren bidez irudi bat ari dira bilatzen. Orain adibidez Lehendakaria notable batzuekin zertait montatzen ari da, eta hor dago botere ekonomikoa". ELAko idazkari nagusiaren ustez, ez da kasualitatea UGT eta CCOOko bi idazkari nagusiak hor egotea.

EZKER ABERTZALEA AGIRIA

Ezker abertzaleak "Zutik Euskal Herria" agirian egin duen irakurketa positiboa dela uste du. "Hausnarketa soilik poltiikoa delako, bide onetik doala uste du, hori da finkatu behar dena". Dena den, kezkatuta ikusi ditu hainbat alderdi politikoen jarrera. Adolfo Muñozen ustez, "batzuek beldurra diote etorkizunari, gatazka armaturik gabe".

ELA jada gauzak egiten ari dela, eraikuntza nazionala egiten ari dela erantsi du, krisia kudeatzen adibidez. Ez du poloei buruz hitzegin nahi sindikatu abertzaleak baina, soberanistak biltzea eskatzen dugu. "Estatu baten kontra biltzen ez bagara, ez dago zer eginik".

Audioak (1)