Itxi

Ekimen berria

Telefonicak liburu elektronikoen salmenta zerbitzua kaleratuko du

Erredakzioa

Konpainiak Publidisarekin, gaztelaniazko eduki digitalen banatzaile garrantzitsuenarekin, eta Liburutegi Nazionalarekin bere edukiak digitalizatzeko akordioa du.

Telefonicak liburu elektronikoen eta beste argitalpen batzuen salmenta zerbitzu bat eskainiko du aurtengo bigarren seihilekoan. Erabiltzaileak gailu desberdinekin izango du eduki horiek eskuratzeko aukera: ordenagailuak, mugikorrak edo liburu elektronikoen irakurleak.

Horrela adierazi du konpainiak Bartzelonan egiten ari diren Mobile World Congress kongresuan.

Telefonicak Publidisarekin, gaztelaniazko eduki digitalen banatzaile garrantzitsuenarekin (20.000 ale baino gehiago ditu), eta Liburutegi Nazionalarekin bere edukiak digitalizatzeko akordioa du.

Konpainiaren zerbitzua azken erabiltzaileari zuzendua dago, baina argitaletxeei ere edukiak digitalizatzeko aukera ematen die, horrela, enpresak bere negozio ereduaren arabera merkaturatzeko.

Horrez gain, Ignacio Fernandez-Vega Telefonica Espainiako edukien eta aplikazioen zuzendariak zerbitzuak eskaintzen dituen aukerak azaldu ditu, izan ere, bidaia-gida interaktiboak, aldizkariak edo trebakuntza ikastaroak ere erabiltzailearen esku jarriko ditu. Horretarako, Telefonica LearningServicesekin elkar lanean arituko da.