Itxi

Gertaera

Sute batek Barakaldoko jatetxe bat kiskali du

Erredakzioa

Suak erabat erre du lokala eta eraikineko lehen solairua. Ez da zauriturik izan, baina 14 bizilagun kalera atera behar izan dituzte.

Barakaldoko Galizia jatetxea kiskali da gaur arratsaldean izandako sute baten ondorioz, eta lokalaren gaineko etxebizitzetan zeuden 14 bizilagun kalera atera behar izan dituzte. Jatetxean berritze lanak egiten ari ziren eta badirudi behargin batek zerabilen sopleteak piztu duela sutea.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, horixe da Ertzaintzak eskuartean duen hipotesi nagusia, hau da, tresnaren garrak pintura bezalako substantzia sukoi bat ukitu duela eta sutea piztu dela.

Arratsaldeko lauak aldera izan da gertakaria, Landaburu kaleko 9.ean. Suhiltzaileak bertaratu dira eta sua itzaltzea lortu dute.



Bideoak (1)