Itxi

Ekainaren 14an

Metallicak doinu gogorrak eramango ditu Madrilgo Rock In Riora

Garazi Urdanpilleta

Erredakzioa

Talde kaliforniarra Arganda Del Reyko Rockaren Hiriko izar nagusia izango da jaialdiaren azken egunean.

Soinu gogorrek ere izango dute lekua aurten Madrilgo Rock In Rio jaialdian. Metallica talde estatubatuarra ekainaren 14an iritsiko da Arganda Del Reyko&' || 'nbsp; Rockaren Hirira eta egun horretako izar nagusia izango da. Jaialdiaren azken egunean taularatuko dituzte Lars Ulrichek eta bere taldekideek Death Mganetic azken diskoko doinuak, baita euren ia hogeita hamar urteko ibilbideko kanturik arrakastatsuenak ere. Doinu gogorragoak eta dezibelio gehiago eramango ditu Metallicak jaialdira.

Madrilgo Rock In Rio jaialdia ekainaren 4tik, 14ra artean egingo da 2. urtez. Orain arte, ondorengo izarren parte hartzea baieztatu dute antolatzaileek. Bon Jovi, Rihanna, Shakira, Miley Cyrus, Rage Against The Machine, Calle 13 eta John Mayer.&' || 'nbsp;

Jaialdirako sarrerak otsailaren 23an jarriko dituzte salgai.


Albisteak (4)