Itxi

Elkarrizketa ETBn

"EAJrekin harreman ona izatea nahi du PSEk", esan du Txarli Prietok

Erredakzioa

Arabako PSEren idazkari nagusiaren iritziz, EAJk "ez du bere tokia aurkitu" botera galdu zuenetik eta horrek eragiten ditu bi alderdien arteko liskarrak.

Txarli Prieto Arabako PSEko idazkari nagusiak uste du bere alderdiak eta EAJk liskarrak albo batean utzi behar dituztela.

ETBn egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, "EAJren politika guztia Patxi Lopez lehendakariaren kontra egitean oinarritzen da; gaitasunik ez duela ere esatera iritsi dira".

Nolanahi ere, bai PSEren bai Jaurlaritzaren asmoa "EAJrekin harreman ona izatea" dela nabarmendu du. Orain arteko tira-birak EAJk boterea galdu zuenetik "bere tokia aurkitu ez duelako" sortu direla esan du eta Iñigo Urkullu lehendakariari igorritako gutuna horren erakusgarri dela erantsi du.

Atzo igorritako gutunean "EAJ gehiegi kexatzen da eta badirudi Jaurlaritzaren papera berak hartu nahi duela", kritikatu du.

"Urkulluk aditzera eman nahi du EAJ dela herritarren interesak defendatzen duen bakarra, baina hori errealitate politikotik oso urrun dago", azaldu du.

Prietoren iritzian, EAJk ez du arrazoirik "zaurituta edo haserre" sentitzeko. Egoera honen aurrean, bai EAJk bai PSEk adierazpenen tonua "jaitsi" beharko luketela esan du.