16 hilabeteko zigorra
Umeei sexu organoak erakusteagatik apaiz bat zigortu dute Nafarroan
Katekesia egiten ari ziren ume batuei sexu organoak erakutsi zizkien. 16 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio epaileak.
16 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Nafarroako Auzitegiak Barasoain herriko apaiz ohiari, katekesia egiten ari ziren adingabe batzuei sexu organoak erakusteagatik eta eduki pornografikoak zituen web orri bat beraiekin ikusteagatik.
Gauzak horrela, parrokoa exhibizionismo eta exhibizionismo eta probokazio delituengatik zigortu dute.
Epaiaren arabera, apaiza ezin izango da adingabe horiei hurbildu datozen bost urteetan, ezta haien etxeetara edota lantokietara joan.
Horrez gain, ezin izango ditu apaiz lanak egin 2016. urtera arte, batez ere umeekin edo gazteekin erlazionatutako ihardueretan.
Epaiak azaltzen duenez, 2006ko otsailean eta martxoan, Barasoaingo apaizak sexu organoak erakutsi zizkien katekesia jasotzen zuten ume batzuei. Horrez gain, eduki pornografikoak zituen web orriak ikusi zituen adingabe horiekin.
Epaiketa izan aurretik, apaizak 10.000 euro ordaindu zituen.