Itxi

Hobetuz

Xabi Prieto (Reala): "Huescaren kontrakoan dut buruan"

Ander Altuna

Zubieta

Orduan berragertu nahi du donostiarrak. Sendatze prozesuko azken txanpan da eta gauzak ondo, heldu den astelehenean entrenatzailearen aginduetara behar luke.

Orkatileko minak desagertzen ari direla adierazi du Xabi Prietok Zubietan eta datorren asteko norgehiagokan parte hartzeko moduan izan dezake. « Huescaren kontrakoa dut buruan. Bahar bezala osatzen ari naizela diote medikuek eta nire sentsazioak oso onak dira. Astea amaitu baino lehen baloia ikutzen hastekoa naiz eta hurrengokorako taldekideekin izatea espero dut".

Hilabate igaro da orkatilean bihurritua izan zuenetik eta tarte horretan guztian luze eta zabal hitz egin da bere hutsuneaz, batez ere, Realak berekiko duen menpekotasunaz. Donostiarra ez dator bat. "Gehiegi hitz egin da. Jokatu ezin dutenez jarduteak ez dio taldeari onik egiten". Horren haritik, bere gorputza ez duela behartuko gaineratu du horren beharrik ez dagoelako. "Orkatila sendatzean eta barruan dudan guztia emateko gai naizenean berragartuko naiz. Nsuek edozein tokitan joka dezake eta maila onean gainera. Songo’o ere parte hartzeko gogo biziz da".

Indoor futbola

Realeko beteranoek Bartzelonakoen kontra neurtuko dituzte indarrak ostiralean. Gaska polikiroldegian dute hitzordua 19:00etatik aurrera eta aurrenekoz arituko dira Donostian. Azkena izan ez dadila desio dute antolatzaileek. Gaur aurkeztu dute neurketa Zubietan eta bertan izan diren Iñigo Idiakezek eta Agustin Gajatek aho batez adierazi dute harmailetako giroa polita izan ohi dela eta bertaratzeko deia luzatu dute. Sarrerak bost euro balio du eta Anoetako seigarren lehiatilan daude eskuragai. Gascan bertan ere eros ahal izango dira neurketa atarian.

Albisteak (1)