Erantzuna
Lehendakariak "deitoratu" egin du Urkulluk ez laguntzea
Erredakzioa
Presidentziak komunikatu batean jakinarazi duenez, lehendakariak Iñigo Urkulluri egindako proposamenei erantzuteko EAJk igorritako gutuna jaso du Patxi Lopezek.
Patxi Lopez lehendakariak deitoratu egin du Iñigo Urkulluk ez laguntzea eta Euskadiko premiazko arazoak konpontzeko konpromisoa ez hartzea. Era berean, gizartea banatzen duen proiektu soberanista batean larrituagoa egotea kritikatu du.
Presidentziak komunikatu batean jakinarazi duenez, lehendakariak Iñigo Urkulluri egindako proposamenei erantzuteko EAJk igorritako gutuna jaso du Patxi Lopezek.
Lopezi bidalitako gutunean, lehendakariaren proposamenen "itxura eta edukia" kritikatu du EAJk; hala ere, "erakundeen arteko elkarlanaren bitartez", krisiari irtenbideak emango dizkion akordioak lortzeko "elkarrizketa handiena" eskaini dio.
Presidentziak ohar bat igorri du, "oposizioko alderdiari bide berdinetik ofizialki erantzungo diola jakinaraziz".
EAJren erantzunaren "hizkeragatik eta edukiengatik" ondorioztatu daiteke alderdi jeltzaleko zuzendaritzak "krisi ekonomikoa gainditzen laguntzea baino, Gobernua ahultzen eta lehendakariaren izen ona galarazten arduratuagoa" dagoela dio Lopezen Gobernuak.