Kale-indarkeria
Lehergailu txiki bat lehertu da Gasteizko enplegu bulego batean
Erredakzioa
Enpleguko Institutu Nazionalaren (EIN) bulego batean egin du eztanda, hain zuzen ere, baina kalte materialak txikiak izan dira. Petardo batek eta bi aerosolek osatzen zuten lehergailua.
Lehergailu txiki batek eztanda egin du 09:45ean Enpleguko Institutu Nazionalaren (EIN) bulego batean, Gasteizko Jose Atxotegi kalean, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Kalteak txikiak izan dira.
Petardo batek eta bi aerosolek osatutako lehergailuak eztanda egin du, baina erregaia zuen bost litroko txanbil batek ez du su hartu. Ondorioz, lokaleko atea belztu da soilik.
Suhiltzaileak eta Ertzaintzako artezilariak bertaratu dira lehergailuaren hondakinak garbitzeko.