Trafikoa
N-634 errepidea bi orduz itxi dute Orion istripu baten ondorioz
Erredakzioa
Kargarik gabeko kamioi batek hesi baten kontra talka egin du eta gurutzatuta geratu da. Istripuan ez da biktimarik izan eta errepidea 09:00ak aldera zabaldu dute.
N-634 errepidea bi orduz itxi dute Orion (Gipuzkoa) kamioi batek istripu bat izan eta hesi baten kontra talka egitean, adierazi du Herrizaingo Sailak.
Iturri berdinen arabera, ezbeharra 06:30ak aldera jazo da Mercedez Benz markako kamioi bat, kargarik gabekoa, hesi baten kontra talka egin eta errepidean gurutzatuta geratzean. Ondorioz, errepidea bi orduz itxi dute errepidea bi norabideetan.
Istripuan ez da zauriturik egon eta ez ditu auto-ilara handiak sortu. Izan ere, informazio panelak jarri dituzte gidariek istripuaren berri izateko eta Ertzaintzak eta Udaltzaingoak trafikoa A-8 autobidera desbideratu dute.
09:00ak aldera zabaldu dute errepidea, kamioia errepidetik kendu eta istripua jazo den lekua garbitu ostean.