Itxi

Brit sarien ostean

Lily Allenek baieztatu du musika aldi baterako utziko duela

Garazi Urdanpilleta

Erredakzioa

Aste honetan Brit sari bat eskuratu duen artistak ibilbide musikalean aldaketa nahi du eta ez du nahi diskoetxeak, EMIk, bere bidea zuzentzerik. Bere diskoetxea antolatu nahi du kantariak.

Lily Allenek musikaren mundutik urrundu nahi duela baieztatu du. Aldi baterako behintzat. Aste honetan Brit sari bat eskuratu duen artistak bere ibilbidean aldaketa nahi duela jakinarazi zuen sari-banaketan, bere egungo dioskoetxearen, EMIren diru arazoei buruz galdetu ziotenean.

"Kezkatuta egongo direla penstatzen dut baina, ni banoa eta, beraz, ez zait askorik inporta. Ez dut bolada batez diskorik egingo. Bizitza berria nahi dute eta orain ez zait interesatzen berriz grabatzearekin eta disko salmentekin kezkatuta ibiltzea. Ez ditut beste hiru urte errepidean pasa nahi", esan du&' || 'nbsp;Allenek.

Dena den, Lily Allen bere diskoetxea eratzeko lanetan dabil. Beraz, aterako lukeen hurrengo lana bere zigiluarekin argitaratuko luke ziurrenik.

Guy Handsek, Terra Firma taldekoak, EMIren kontrola bere gain hartu duenetik, multinazionalak artista oso garrantzitsuak galdu ditu, besteak beste, Paul McCartney, Radiohead, Joss Stone, Rolling Stones, Placebo, Róisín Murphy eta, orain, Lily Allen.