Itxi

Kontzertuen agenda

Gustu guztietarako musika, asteburuan Euskal Herrian

Luzia Zugadi

Erredakzioa

Quique Gonzalez, Lain, Berri Txarrak eta Estopa izango dira, besteak beste, asteburuan gurean.

Estilo orotariko musika entzungo da gurean igandera bitartean.

Algortako Inaueriak ospatzeko, Lain eta Des-Kontrol taldeek zuzenekoa eskainiko dute Portu Zaharrean eta ACB Kopako saskibaloi partiduak direla eta, La Habitacion Roja eta DePedro taldeek Bilboko Kafe Antzokian joko dute.

Aipatutako kontzertuez gain, Bizkaian beste hiru hitzordu nabarmenduko ditugu: Audience taldeak doako kontzertua emango du Bilboko FNACen larunbat arratsaldean, El Ultimo Ke Zierre taldeak RockStar aretoa bisitatuko du eta Bermeoko Kafe Antzokian Sexty Sexers taldea egongo da.

Gainerako, zuzenekoak Nafarroan eta Gipuzkoan izango dira. Berri Txarrak taldeak Elizondo astinduko du eta Estopa Iruñeko Anaitasuna Pabiloia dantzan jartzeaz arduratuko da.

Bukatzeko, Quique Gonzalezek bigarren kontzertu bat emango du asteburu honetan Euskal Herrian. Donostiako Victoria Eugenia antzokian du hitzordua hain zuzen, 20:30etik aurrera.


Albisteak (1)