Omenaldia
'Una vida DeArte' saria eman diote Agustin Ibarrolari
Erredakzioa
DeArte azoka otsailaren 22ra bitartean ospatzen ari dira Madrilen eta euskal artistari omenaldia egin diote.
DeArte azokaren bostgarren edizioak Una vida DeArte saria eman dio Agustin Ibarrolari, besteak beste Llaneseko Los cubos de la memoria, Omako Basoa edota Salamacako El bosque encantado artelanen egilea. Otsailaren 22ra bitartean izango da azoka Madrilen.
Juan Jose Puertak irakurri du Espainiako Gobernuko presidenteordearen hitzaldia. Agustin Ibarrolari eman diote ''Una vida DeArte'' saria eta "sormena eta askatasuna hondamendiaren eta bidegabekeriaren gainetik izango" direla azpimarratu du. &' || 'nbsp;
DeArte Fundazioak Marcos Juncal Pontevedrako artista gaztea ere omendu du, Un Futuro DeArte sariarekin. Marisa Ortega eta Miguel San Roman euskal artisten lanak ere ikusgai daude azokan.
Ehunka artista biltzen ditu urtero DeArte azokak eta 20.000 bisitari baino gehiago izan ditu aurreko edizioetan.