Itxi

Garraio Patzuergoa

Olazabalek koordinazioa eta "gatazka politikoak" etetea eskatu du

Erredakzioa

Bizkaiko Batzar Nagusietako PPko bozeramaileak aurreikusitako inbertsioak "betetzea" eskatu du. Lehendakariak eta Jose Luis Bilbaok erakutsitako "heldutasun ezaz" asper-asper eginda dagoela esan du.

Eusko Jaurlaritzako ordezkariek aurrekontuak atzera bota zituzten atzo Bizkaiko Garraio Patzuergoan, hala, Basauriko, Santurtziko eta Getxoko metroko obrak geldiarazi zituzten.

Horren karietara piztutako polemika denon ahotan dago. Carlos Olazabal Bizkaiko Batzar Nagusietako PPko bozeramaileak "gatazka politiko gutxiago" eta Bizkaiko garraioan aurreikusitako inbertsioak "betetzea" eskatu du.

Carlos Olazabalek ohar baten bidez esan du Lehendakariak eta Jose Luis Bilbaok erakutsitako "heldutasun ezaz" asper-asper eginda dagoela bere alderdia.

Bizkaiko Batzar Nagusietako bozeramaileak "guztiz arduragabetzat" jo du krisi garaian inbertsio politikak geldiaraztea. Horregatik, arazoa bideratzea espero duela zehaztu du Olazabalek "bai Gobernu sozialistak bai EAJko Aldundiak aurreikusitako inbertsio plana burutzeko koordinatzea", alegia.

Bozka emateko orduan, gainontzeko alderdiei ardura eskatu die Olazabalek, izan ere, "guk garraio proiektua bere osotasunean betetzea eskatuko dugu", azpimarratu du.

Albisteak (2)