"Euskadi, goza ezazu"
Euskadik bere turismo irudi berria estreinatuko du Bruselan
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak "normaltasunez" bizi den Euskadi "ireki", "moderno" eta "atsegin" baten irudia aurkeztuko du. Vanessa Sanchezek gidatuko du ekitaldia eta Athletic Clubak irudia sustatuko du.
Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak Euskadiko turismoaren irudi berria aurkeztuko du Bruselako Eskualdeen Batzordean datorren otsailaren 24an, osteguna.
"Euskadi, goza ezazu" lelopean, "normaltasunez" bizi den Euskadi "ireki", "moderno" eta "atsegin" baten irudia eskaini nahi du Eusko Jaurlaritzak, azaldu zuen Undak Madrileko Burtsan marka berriaren estreinaldia baino lehen, urtarrilaren 20an.
Vanessa Sanchez ETBko aurkezleak gidatuko du ekitaldia eta sona handiko Juan Mari Arzak sukaldariaren platerak dastatuko dituzte.
Hurrengo egunean Europa Leagueko partida bat jokatu duen Athletic Clubek irudi berria sustatuko du. Espresuki diseinatutako gorbatak eta bidaia-poltsak eramango dituzte jokalariek, eta turismoaren irudia jarriko diote euren autobusari.
Eskualdeko Batzordeko ordezkari bat eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko beste batek parte hartuko dute ekitaldian.
Halaber, Europako eskualdeetako ordezkariak Bruselan, europar erakundeak eta Belgikan bizi diren euskaldunak gonbidatu dituzte hitzordu horretara.