Itxi

2.500 enpresatan

Eraso pirata batek 74.000 ordenagailu infektatu ditu

Erredakzioa

Ameriketako Estatu Batuak, Saudi Arabia, Egipto eta Turkia dira herrialde kaltetuenak.

2.500 enpresatako ordenagailuak kaltetu ditu 2008ko bukaera aldera hasi eta joan den urtarrilaren 26an desestali zuten eraso informatiko batek. Guztira, 196 herrialde kaltetu ditu eta Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Saudi Arabia, Egipto eta Turkia izan dira erasotuenak. Horrela adierazi du NetWitness segurtasun informatikoan espezializatutako enpresak.

Erasoa jasan duten erakundeen artean industria farmazeutikoko enpresa handi batzuk eta Paramount estudioak da

Urtebete igaro denean, AEBetako gobernuko hamar agentzietako segurtasun telematikoaz arduratzen den enpresa bateko ingeniari batek desestali du iruzurra. Programa XP eta Vista sistema eragileen ahuleziak aprobetxatzen zituen Yahoo, Facebook edo Hotmail bezalako emailen eta sare sozialen pasahitzak eta sarbideak lortzeko.

Pirata informatikoak enpresetako eta administrazioetako datuetan sartzen ziren, baita kreditu txarteletako edo osasun zerbitzuko funtzionarien, teknologia enpresetako eta banketxeetako datu baseetan ere. Haccker taldea Europako ekialdea aurkitu dute eta Alemanian kontrol zentro bat osatua zuen.