Itxi

Moda eta musika

Gwen Stefani abeslariaren diseinu berriak ezagutu nahi?

Luzia Zugadi

Erredakzioa

Bilduma alternatiboa eta modernoa aurkeztu du No Doubt taldeko abeslariak. Diseinu orijinalak kolore ausartekin nahastu ditu Stefanik.

''Vintage'', ''boudoir'', militar eta 50. hamarkadako estiloak nahastu ditu, besteak beste, Gwen Stefani abeslariak bere jantzien bilduma berrian

Oro har, bilduma alternatiboa diseinatu du No Doubt taldeko abeslariak. Edonork kalera eramateko moduko arropak dira, jantzi erosoak eta, era berean, modernoak.

Larruzko gerriko originalak, estilo maskulinoa duten galtza bakeroak eta laukiz betetako jakak jaso ditu bere bilduman.

Gainera, 50. hamarkadara salto egiten duten praka labur-laburrak eta mota guztietako oinetakoak eta osagarriak aurkeztu ditu. Bota oso altuak eta poltsa handiak aukeratu ditu Stefanik eta aurretik aipatutako look guztiak makillaje ausartekin konbinatu ditu.