Itxi

Laffage auzia

Nagore Laffageren amak konfiantza du oraindik justizian

Erredakzioa

Irungo gaztearen heriotzaren arduradunari 12 urteko kartzela zigorra ezarri zioten homizidioa, eta ez hilketa, egotzita.

Asun Casasolak, Nagore Laffageren amak, "oraindik justiziarenganako konfidantza" duela adierazi du eta martxoaren 2an egingo den apelaziozko helegitearen bistan Jose Diego Yllaneseri hilketa leporatzea espero du.

Casasolak prentsa aurreko bat eskaini du gaur Irungo Udaletxean hitzordu berri honi aurre nola egiten ari diren azaltzeko. Horretaz gain, justizia eskatzeko antolatu duten beste elkarreratze baten berri eman du Nagoreren amak.

Azaroan Irungo gaztearen heriotzaren arduradunari, Ylaneseri, 12 urteko kartzela zigorra ezarri zioten homizidioa, eta ez hilketa, egotzita.

"Gure helegitea zerbaiterako balio izatea espero dugu, Yllanesek Nagoreri bizitza saldukeriaz kendu ziola frogatzeko balio izatea eta hilketa leporatzea. Dena den, erabakitzen dena onartuko dugu", azaldu du Casasolak.

Nagore Laffageren amak adierazi duenez, epaia kolpe gogorra izan zen familiarentzat eta "justizia egingo" dela esan du "argi dagoena ezin delako alde batera utzi".