Itxi

Lurralde Telebista Digitala

"Itzalaldi analogikoa" apirilaren 3an bukatuko da Euskadin

Erredakzioa

Arabak LTD ezarri du herri guztietan dagoeneko, baina Bizkaiko eta Gipuzkoako herri batzuek oraindik ez dute martxan. Data horretarako antenak egokituta egon beharko dira.

Lurralde Telebista Digitalaren (LTD) erabateko instalazioa apirilaren 3tik aurrera gauzatuko da, "itzalaldi analogikoak" Euskadiko herri guztiei eragingo baitie.

Araban erabatekoa da LTDaren instalazioa dagoeneko, soilik falta dira Bizkaiko eta Gipuzkoako herri batzuk, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak jakinarazi duenez.

Apirilaren 3tik aurrera, euskal herritarrek bakarrik ikusi ahal izango dute telebista LTDren bidez, hori dela eta, herritarrek antenak egokituta izan beharko dituzte; eta sinale-deskodegailu bat erosi beharko dute ere bai.

Eusko Jaurlariztak gogoratu duenez, LTDaren seinalea jasotzeko UHF antenak balio du (betiko telebistak erabiltzen zuena) baina kasu askotan seinale-anplifikadore bat erantsi beharko diote, batik bat eraikin zaharretan.

Erreoforma egiteko 300 eta 600 euro arteko aurrekontua beharko da. Eraikina oso zaharra izatekotan "agian antena edo kableatua aldatu beharko da, eta harguneak ere bai, sinalea indar nahikoaren heltzen dela bermatzeko", iturriek azaldu dutenez.

Albisteak (2)