Istripua
Gizonezko bat hil da Berrizen tren batek harrapatuta
Erredakzioa
53 urteko gizonezkoa hil da gaur goizean Berrizen tren batek harrapatuta, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
Gertakaria 10:00ak inguruan jazo da, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko. Eibar eta Durango arteko ibilbidea egiten ari zen eta biktima Eitua industriagunetik hurbil dagoen trenbide-pasagunean zegoen.
Ezbeharraren tokira osasun zerbitzuetako langileak bertaratu dira, baina ordurako gizonezkoa hilda zegoen. Gorpua Bilboko Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute.
Istripuaren ondorioz tren-zerbitzua ordubetez egon da etenda. 11:00ak inguruan dena bera onera bueltatu da.