Zazpigarren jardunaldia
Binakako Txapelketa: Gonzalezek eta Laskurainek ezin dute huts egin
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Aspeko bikoteak finalerdietan sartzeko aukera gutxi du, baina aukera apur hoiei eutsi nahi badie gaur ezinbestean irabazi behar dute Saralegiren eta Apraizen aurka.
Binakako Txapelketan zazpigarren jardunaldiko aurreneko partida jokatuko da gaur Donibane Lohitzuneko Maurice Ravel pilotalekuan. Gonzalez eta Laskurain Saralegi eta Apraizen aurka neurtuko dira.
Aspeko bikoteak finalerdietan sartzeko aukera gutxi du, baina aukera apur hoiei eutsi nahi badie gaur ezinbestean irabazi behar dute. Saralegi eta Apraizek aukerarik ez dute. Euren asmo bakarra txapelketan lekua badutela erakutsi eta, bide batez, ezustekoa eman, eta Asegarceko beste bikoteei laguntzea izango da.
Jaialdia arratsaldeko zortzietan hasiko da eta ETB-k gauean eskainiko du.