Itxi

Lanera ez agertzea

900 ertzain egunero lanera agertzen ez direla baieztatu du Aresek

Erredakzioa

Ertzaintzako % 12ko absentismoa "oso handia" da, Aresen ustez. Ehuneko hori beste polizienaren bikoitza da. Ertzainak "motibatzeko" plan bat abian jarriko duen berri eman du Aresek.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak Ertzaintzako absentismoaren ehunekoa "oso handia dela esan du Eusko Legebiltzarreko Barne eta Justizia Batzordean. 900 ertzain egunero lanera agertzen ez direla baieztatu du, langileen % 12a eta beste poliziek duten ehunekoaren bikoitza, alegia.

Ertzaintzaren eraginkortasuna indartzeko planen artean, ertzainak lanera joatera "motibatzeko" bat prestatuko dutela jakinarazi du Aresek.

Sailburuak ez du ertzain kopurua handitzea beharrezkoa jotzen eta egungo baliabideak "optimizatzearen" alde agertu da.

Lanera ez agertzeko % 12 hori beste poliziena baino handiago da: Esquadra Mossoena % 5,2koa; Foru poliziarena % 3,73koa; eta Donostiako eta Gasteizeko udaltzainena, % 7,5koa eta % 5koa, hurrenez hurren.



Albisteak (1)

Bideoak (1)