Itxi

Entrenando con el grupo

Juanfran (Osasuna-Valladolid): "Partida osoa jokatuko nuke"

Asier Legarda

Taxoare

Duela bi aste apendizitisak jota ebakuntza egin bazioten ere, erdilari gorritxoa jokatzeko irrikaz dago.

Apendizitisak jota ebakuntza egin behar izan ziotenean hiruzpalau jardunaldi galduko zituela esan zuten Osasunako medikuek, baina bi aste eta erdi geroago Juanfran jokatzeko irrikaz dago, eta aste honetan gainerako taldekideen erritmo berean aritu da lanean erdilari gorritxoa. Igandean Valladoliden aurka jokatzeko aukera ere ez dago baztertuta. "Bi aste geldirik egin ostean partidatxoetan erritmo falta nabaritu dut. Ez nuen erabat pozik amaitu osteguneko partidatxoa, eta baliteke ebakuntza egin aurretik bezain ondo ez egotea. Zauria fresko antzean dago oraindik, baina niregatik izan balitz partida osoa jokatuko nuke. Entrenatzaileak badaki jokatzeko irrikaz nagoela eta ea taldeari nire ekarpena egin diezaiokedala ikusten duen", esan du gaur Crevillenteko jokalariak Taxoaren egin adierazpenetan.



Albisteak (2)