Otsailaren 24an
Zatoz EITBren spot berria grabatzeko prestatu dugun 'flashmob'era
Garazi Urdanpilleta
Erredakzioa
Sonrisas y lagrimas filmaren 45. urteurrena ospatuko du EITBk eta horretarako, deialdia egin du gaur 19:00etan Barakaldoko Max Center gunean ahalik eta jende gehien dantzan biltzeko.
EITBk Julie Andrewsen Sonrisas y lagrimas film ezagunaren 45. urteurrena ospatuko du eta, hori ospatzeko, ekimen berezia prestatu dugu. Martxoaren 7an emitituko da filma Euskal Telebistan eta, promozio spota grabatzeko asmoz, flashmob bat antolatuko da gaur 19:00etan, Max Center merkataritza-gunean. Anima zaitez eta parte hartu!
Flashmob-a antolatutako ekintza bat da; bat-batean, leku publiko batean biltzen da pertsona talde bat, ezohiko zerbait egiten du eta gero, azkar sakabanatzen da. EITBk bultzatu nahi duen ekitaldi honetan, dantzan eta kantuan jarri nahi ditugu Max Center merkataritza-gunean bilduko diren pertsona guztiak. ''''Do-Re-Mi'''' kanta interpretatuko dute parte-hartzaileek.
Ikusi flashmob bat hemen klik eginda.