ETAren aurkako operazioa
Kartzela-zigorra, astelehenean Gipuzkoan atxilotutako laurentzat
Erredakzioa
Talde terroristari laguntzea eta atzo kartzelan sartu zuten Ibai Beobiderekin zerikusia izatea egotzi die epaileak.
Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzela-zigorra agindu du joan den astelehenean Hernanin eta Seguran (Gipuzkoa) atxilotutako lau lagunentzat. Atzo kartzelan sartu zuten Ibai Beobiderekin zerikusia dute hauek.
VicenteGonzalez Mota fiskalak eskatuta hartu du erabakia epaileak; JoseCamacho Elizondo eta Miren Josune Balda Arruti senar-emazteei eta JuanMari Maizkurrena Urkizuri eta Euri Albizu Telleriari ETAri laguntzeaegotzi die.
Autoaren arabera, Ibai Beobide (oraingoz aurkitu ezdituzten 150 kilo lehergai gordetzen zituen ustezko hiru taldekoburuak) lagundu zuten, ostatu emanez eta bere joan-etorrietan lagunduz.
Morenoepaileren ustez, "azpiegitura, aterpea, ezkutatze lekua, pertsonen etagauzen garraioa ahalbidetu eta babes ekonomikoa" eman zieten ETAkokideei.