Itxi

Eztabaida politikoa

Egibar: "Gogoeta abertzalea ETAren amaieraren aurrekaria da"

Erredakzioa

Bestalde, Sinn Feineko presidenteak adierazi duenez, ezker abertzaleko iragarpena "Euskal Herriko gatazkari amaiera emateko eta benetako prozesu politiko bati hasiera emateko aukera" da.

Jose Egibar Gipuzkoako EAJko presidenteak adierazi duenez, ezker abertzalearen gogoetak batzen dituen dokumentua "ETAren amaieraren aurrekaria da" biolentziarik gabeko eremu bat aipatzen ez duen arren, talde armatuak "ez du lekurik". Horregatik, "hemendik aurrera ezer ez da berdina izango" esan du jeltzaleak.

Radio Euskadin egindako adierazpenen arabera, ezker abertzalearen gogoeta prozesua "era batean edo bestean adierazten duena, ETAk Anoetako eskeman bere munduarekiko egindako iruzurraren aurrean ezker abertzale politikoak duen erantzuna" da.

"Lehenik eta behin, politikatik eta aldebakartasunetik emandako erantzuna da. Niretzat, dokumentuaren gakoa aldebakartasuna da", adierazi du Egiabrrek.

"Gatazka amaitzeko aukera"

Bestalde, An Phoblacht irlandar egunkariak argitaratu duenez, Gerry Adams Sinn Feineko presidenteak ezker abertzaleko iragarpena "Euskal Herriko arazoari amaiera emateko eta benetako prozesu politiko bati hasiera emateko aukera" dela adierazi du.

"Guztiei, baina bereziki Espainiako Gobernuari, hizkuntza, estrategia eta ezker abertzaleak hartutako norabidea sakonean aztertzea agintzen diot", esan du Adamsek.



Albisteak (2)