Itxi

ETAren kontrako operazioa

Marlaskak kartzelara bidali ditu Gironan atxilotutako hiru lagunak

Erredakzioa

Aristegi eta Rosales Campromdonen, Frantziatik hurbil, atxilotu zituzten ohiko kontrol batean. Bestalde, Ivarez Port Boun (Girona) atxilotu zuten, Frantziatik zetorren tren batean.

Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelara bidali ditu asteartean eta asteazkenean Gironan atxilotutako hiru lagunak, terrorismoarekin lotura izatea leporatuta.

Gutxienez bi orduko galdeketak egin ostean, Grande Marlaskak baldintzarik gabeko kartzela zigorra ezarri die Faustino Marcos lvarez, Adur Aristegi eta Jon Rosalesi.

Grande-Marlaska epailearen ustez, Marcos Ivarez Espainiara itzuli zen "lehergailuak gorde eta sortzeko tokiren bat" bilatzeko asmoarekin.

Epaileraren arabera, Marcos lvarez 2001. urtean sartu zen ETAn Mikel Uzkudun Lizaurren bidez eta helburu posiblei buruzko txostenak egiten zituen. 2002ko ekainean, Polizia jarraiko zuela pentsatuta, Frantziara ihes egin zuen eta Francisco Javier López Peña, ''Thierry''ren agindupean ibili zen.

Rosales, aldiz, Ibai Beobidek sartu zuen ETAn eta "taldeak erabiltzen zuen sistema operatiboa eta lehergaiak egiteko informazioa" zuen ''pen drive'' bat eman zion.

Atxiloketak

Adur Aristegi Aragon eta Jon Rosales Palenzuela ETAko bi ustezko kideak Camprondonen, Gironan, hartu zituzten atxilo Mossoek, ohiko kontrol batean. Atxilotuak furgoneta batean zihoazen Frantziarako bidean.

Bestalde, Espainiako Poliziak Faustino Marcos lvarez ETAko ustezko kidea atxilotu zuen Katalunian, Portbou herrian (Girona). Atxiloketa Frantziatik zetorren tren batean egindako kontrol batean egin zuten. SmithWesson errebolber bat zeraman gainean eta zazpi bala kaltzontzilotan ezkutatuta.


Albisteak (2)

Bideoak (1)