Neguko Joko Olimpikoak
Vancouver 2010: De la Cuesta, 35. postuan super-erraldoian
Josu Bilbao
Erredakzioa
Aksel Lund Svindal norbegiarrak urrezko domina eraman zuen
Paul De la Cuesta donostiarrak 35. postuan bukatu zuen atzo super-erraldoi proba Vancouverreko Joko Olimpikoetan. Eskiatzaile euskaldunak, Svindal irabazlearen jaitsieraren 4 segundura bukatu zuen bere partaidetza.
Urrezko domina lortzeko borroka oso bizia izan zen. Aksel Svindalek uurea lortu zuen, Bode Miller estatubatuarrak zilarra eta Andrew Weibrecht estatubatuarrak brontzea.
KLASIFIKAZIOA.
1. Aksel Lund Svindal (NOR) 1:30.34.
2. Bode Miller (USA) 1:30.62.
3. Andrew Weibrecht (USA) 1:30.65.
4. Werner Heel (ITA) 1:30.67.
5. Erik Guay (CAN) 1:30.68.
6. Christof Innerhofer (ITA) 1:30.73.
7. Patrick Staudacher (ITA) 1:30.74.
8. Carlo Janka (SUI) 1:30.83.
9. Tobias Gruenenfelder (SUI) 1:30.90.
10. Didier Cuche (SUI) 1:31.06.
.../...
35. PAUL DE LA CUESTA (EUS) 1:34.03.