Portugal
32 hildako uholdeen ondorioz Madeiran
Erredakzioa
63 lagun Madeirako ospitalera eraman dituzte zaurituta. Euriteek zubiak, autoak eta zuhaitzak eraman dituzte, auzoak urez betez. Agintariek etxetik ez irteteko eskatu diete biztanleei.
32 lagun inguru hil egin dira euriteek eragin dituzten uholdeen ondorioz Madeirako artxipelago portugaldarrean.
63 lagun Madeirako ospitalera eraman dituzte zaurituta. Euriteek zubiak, autoak eta zuhaitzak eraman dituzte, auzoak urez betez.
Uharteen kapitaleko Alkatetzaren arabera, herri batzuk isolatuta daude, errepideak moztuta, eta uholdeen ondorioz erreskate zerbitzuak eta suhiltzaileak lanez gainezka daude.
Agintariek etxetik ez irteteko eskatu diete biztanleei, eta funtzionariak deitu egin ditu eta medikuei ospitaletara abiatzeko agindu diete larrialdietako zerbitzuei laguntzeko.