Itxi

Arrantza

Zimarroiaren komertzializazioa debekatu nahi du Europak

Erredakzioa

Espainiako Gobernua, ordea, ez da komertzializazioa debekatzearen aldekoa, ezta Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleak ere.

Atun gorriaren edo zimarroiaren komertzializazioa urtebetez debekatu nahi du Europako batzordeak. Bihar Europako Batzordeak Europar Batasuneko estatuei proposatuko die neurri hori.

Datorren martxoan arriskuan dauden espezieen sailkapenaz arduratzen den bilera du erakundeak, eta hitzordu horri begira jarrera adostu nahi du Europar Batasunak. Euskal arrantzaleak, ordea, ez daude ados.

Europako Batzordea atun gorriaren komertzializazioa debekatzeran aldekoa da, baina hori bai, datorren urtetik aurrera. Europar Batasuneko estatuek ez zuten hasiera batean neurri hori ondo ikusi, dena den, pixkanaka jarrera aldatu dute.

Espainiako Gobernua, ordea, ez da komertzializazioa debekatzearen aldekoa, ezta Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleak ere.

Gipuzkoako Kofradiak

Eugenio Elduaien, Gipuzkoako Bajurako Kofradien presidenteak adierazi duenez, jada %40 murriztu duela atun gorriaren harrapaketa.

Elduaienek Radio Euskadi egindako adierazpenen arabera, arrantzaleek ez dute neurria onartzen. Bere hitzetan, atuna berreskuperatzeko plan baten barruan daude sartuta eta "plana jarraitu behar da, bestela guretzat oso gogorra izango da".

Albisteak (1)

Audioak (1)