Aimar eta Mendizabalen aurka
Binakakoa: Irujo eta Beroizentzat Astelenako partida beroa (22-20)
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Giro beroa harmailetan eta kantxan. Harmailak beteta eta lau pilotarien artean sua. Dema oso borrokatua izan da eta azkenean Irujo eta Beroiz nagusi.
Juan Martinez de Irujok eta Mikel Beroizek 22 eta 20 irabazi dute Aimar Olaizola eta Oier Mendizabalen aurka gaur Eibarren jokatu den binakako txapelketaren zazpigarren jardunaldiko partida.
Giro beroa harmailetan eta kantxan. Harmailak beteta eta lau pilotarien artean sua. Dema oso borrokatua izan da eta azkenean Irujo eta Beroiz nagusi. Olaizola eta Mendizabalek azken partidaren zai gelditu behar dute sailkapena lortzeko.
Zazpigarren jardunaldiko azken partida bihar Tolosan jokatuko da. Berasaluze VIII eta Begino Xala eta Zubietaren aurka neurtuko dira.