Itxi

Lan gatazka

Alemaniak bere historiako pilotu greba handiena hasiko du gaur

Erredakzioa

Lufhtansako (Europako airelinea handiena) pilotuek lau eguneko greba egingo dute, gaurtik hasita. Ondorioz, egunero egiten dituzten 1.800 hegaldietako bi heren geratuko dira bertan behera.

Lufhtansa airelinea alemaniarraren zuzendaritzak eta pilotuen sindikatuak ez dute azken orduko akordiorik lortu, eta beraz, langileek konpainiako historiaren greba handienari ekingo diote. Guztira lau eguneko greba izango da, gaurtik hasita.

Pilotuek uste dute euren lanpostuak arriskuan daudela, azken urteetan Lufthansak gero eta zerbitzu gehiago kontratatu baitizkie kanpoko enpresei.

Sindikatuen arabera, gaur egun konpainiak eskaintzen dituen hegaldien %20-25 kanpoko enpresek egiten dituzte.

Hurrengo lau egunetan, egunero eskaintzen dituzten 1.800 hegaldietako hiru heren geratuko dira bertan behera.

Germanwings filialak ere bat egingo du grebarekin, eta ondorioz hurrengo lau egunetako 600 hegaldietako 200 utziko dituzte bertan behera.

Lufhansa Europako airelinea handiena da eta 110.000 langile baino gehiago ditu.