Goizeko hitzordua
Dantza garaikidearen eboluzioa aztergai, astearteko "Forum" saioan
A.H.
EITB
David Barberok Mal Pelo dantza konpainiaren zuzendari artistikoa elkarrizketatuko du goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.
Eduard Teixidor Mal Pelo dantza garaikideko konpainiaren zuzendari artistikoa da eta bere azkeneko lana hizpide, astearteko gonbidatua izango da egunero emititzen den "Forum" saioan. Elkarrizketan zehar, konpainairen 20. urteurrena ospatzeko prestatu duten ikuskizunaren ezaugarriak komentatuko ditu David Barbero aurkezlearekin eta horrez gain, konpainiak dantza garaikidearen eboluzioan egindako ekarpenak argituko ditu.
"Forum" astearte honetan dago ikusgai goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.