Sekretupean
Coldplayk urte amaieran kaleratuko du estudioko lan berria
Garazi Urdanpilleta
Erredakzioa
Talde britainiarrak erabat sekretupean darama prozesu osoa, filtrazioak ekiditeko.
Chris Martinek, Coldplay taldeko kantariak, baieztatu du aurten kaleratuko dutela estudioko lan berria. Taldeak Londresen daukan estudioan ari dira grabazioak egiten eta Eguberrietarako prest eduki nahi dute guztia.
Martinek esan duenez, sekretupean eta segurtasun neurri izugarriak hartuta ari dira lanean, Interneten filtrazioak izatea ekiditeko. "Eraikin osoan bi pertsonak soilik dakite grabazioaren fitxategiak zabaltzen. Nik neuk, esaterako, ez dakit nola zabaldu behar diren", esan du Coldplay taldeko kantariak.&' || 'nbsp;
Gainera, Londresko laukoteak gezurtatu egin du EMI multinaizoanalarekin kaleratuko duten azken diskoa izango denik.