Bilera Bartzelonan
Euskadi eta Katalunia, krisialditik aterako diren lehen erkidegoak
Erredakzioa
Bilera egin dute gaur Lopezek eta Montillak, egoera ekonomikoa aztertzeko. 2010ko lehen seihilekoan errekuperazioaren lehen aztarnak EAEn eta Kataluinan nabarituko direla azpimarratu dute.
Euskadi eta Katalunia Estatuko gainontzeko erkidegoak baino arinago aterako dira krisialditik, Patxi Lopez lehendakariaren eta Jose Montilla Generalitateko presidentearen ustez.
Bilera egin dute gaur Lopezek eta Montillak, Generalitateko Jauregian, egoera ekonomikoa aztertzeko. 2010ko lehen seihilekoan errekuperazioaren lehen aztarnak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Kataluinan nabarituko direla azpimarratu dute.
Ordu beteko bilera egin dute. 20:00etan, Lopezek hitzaldia emango du Bartzelonan.