Itxi

Atentatua

Zazpi zibil hil dituzte bonba bat leherrarazita, Afganistanen

Erredakzioa

Bonba-bizikleta batek eztanda egin du Helmand probintzian, funtzionario publikorik eta soldadu afganiar edo nazioarteko indarrik ez dagoen eremu batean.

Gutxienez zazpi zibil hil eta 14 zauritu dituzte bizikleta batean jarritako bonba bat leherrarazita Afganistango Helmand probintzian, iturri ofizialek jakitera eman dutenez.

Daud Ahmadi probintziako gobernadorearen bozeramaileak azaldu duenez, atentatua Lashkar Gah hiriko (Helmandeko hiriburua) gune jendetsu batean izan da.

Aipatu iturriaren arabera, funtzionario publikorik eta soldadu afganiar edo nazioarteko indarrik ez dagoen eremu batean izan da erasoa.

Egunotan, NATOren tropak, Afganistango Armadaren laguntzarekin, erasoaldia egiten ari dira talibanak kanporatzeko asmoarekin.

Moshtarak izena jarri dioten operazioaren jomuga nagusia hiri horretatik 20 kilometrora dago.

Albisteak (5)