Polemika
John Cobra, Eurovisioneko ikusleekin haserretuta!
Erredakzioa
Daniel Digesek ordezkatuko du azkenean Espainia Eurovisioneko lehiaketan. Hala ere, atzo gaueko saioan John Cobra izan zen protagonista, izan ere, abeslariak ikusleekin eztabaida izan zuen.
TVEko lehen kateak Eurovision jaialdian Espainia ordezkatuko duen artista aukeratzen zuen saioa eskauini zuen bart. Azkenean, irabazlea, Daniel Diges izan da eta "Algo pequeñito" kantuarekin joango da datorren maiatzean Oslora. Hala ere, gauak beste protagonista bat izan zuen, izan ere, ikusleek John Cobrari txistu egin zioten eta abeslaria ikusleekin haserretu zen.
Saioaren aurkezleak, Ane Igartiburuk, behin baino gehiagotan "zuzenean" ari zirela eta, zintzo jokatzeko eskatu zion arren, John Cobrak eztabaida areagotu zuen eta keinu eta hitz lizunak esan zituen. Azkenean, aurkezleak publikoari barkamena eskatu behar izan zion.
Selekzio prozesuan, Interneteko erabiltzaileek John Cobraren bideoek indarkeria sustatzen zutela salatu zuten, baina Espainiako Telebista Publikoak ez zuen atzo saioan ez parte hartzeko arrazoirik ikusi.
Actuación de John Cobra en Destino Oslo