69 urte ditu
Dick Cheney AEBetako presidenteorde ohia ospitalera eraman dute
Erredakzioa
Bush presidente ohiaren 'bigarrena' izandakoa bularrean minak zituela ospitaleratu dute Washingtonen. Cheneyk lau bihotzeko jasan ditu bere bizitzan zehar.
Dick Cheney AEBetako presidenteorde ohia George Washington Unibertsitate Ospitalera eraman dute bularrean minak zituela, AEBetako hiriburuan.
Medikuek hainbat froga egin dizkiote bere osasun egoera zehazteko eta orain egonkor dago ospitaleko gela batean.
Liz Cheney presidenteorde ohiaren alabak Schaumburgen (Illinois) errepublikarren ekitaldi batean parte hartu behar zuen, baina bere aitaren egoera dela eta bertan behera utzi duenean jakin dute hedabideek Cheneyren osasunaren berri.
Dick Cheney, kritikoa beti Barack Obamaren politikarekin, bihotz arazo ugari izan ditu bizitzan zehar. Guztira, lau bihotzeko jasan ditu, lehenengoa 1978. urtean, 37 urte zituela, eta azkenekoa 2000. urtean.