Itxi

Iruzkina

Frantziak Estatu Islamikoaren entrenamendu eremuak suntsitu nahi ditu

Jesus Torquemada

Atzoko bonbardaketak, Pariseko ostiraleko atentatuen ulertu badira ere, ez da Frantziak inguru hori erasotzen duen lehen aldia.

Frantziako agintariek azaldu dutenez, Raqqa hiriaren kontrako bonbardaketa, Estatu Islamikoren entrenamendu-guneak suntsitzera bideratuta zegoen.

Hiri hori, Siria ekialdean eta Irakeko mendebaldean jihadistek sortu duten kalifa-herriaren hiriburu modukoa delako. Atzoko bonbardaketak, Pariseko ostiraleko atentatuen ulertu badira ere, ez da Frantziak inguru hori erasotzen duen lehen aldia.

Hain zuzen, Estatu Islamikoak bere agirian dio, Parisko atentatuak Frantziaren esku hartzeari eman dioten erantzuna dela. Frantziak bere aldetik dio, kalifa-herriaren kontra egindako bonbardaketak, bidezko defentsa-ekintza direla.

Parisko erasotzaileak ez ziren hasiberriak, jihadistek kontrolatzen dituzten zonaldeetan ikasitako heziketa militar sendoa zuten. Kanpamendu horien suntsiketa lehentasunezko helburua da, beraz, Frantzia, Estatu Batuak, Errusia eta inguru horretan hegazkinak dituzten herrialdeentzat.

Munduko potentzia militarrak direla kontuan hartuta, harrigarriena da, oraindik entrenamendu-gune horiek erabat txikitu ez izana.